186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Antzingo Udaleko alkateak, irailaren 5eko Alkatetzaren 50/2016 Ebazpenaren bidez, jarraian adierazitako erabakia hartu zuen; hona hemen haren testua:

"Antzingo Udaleko alkate Javier Dallo Diaz de Zeriok

Ikusirik Antzingo 1. poligonoko 217. lurzatia ixteko exekuzio aginduaren espedientea abiarazi behar dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 87.1 b) artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Kontuan izanik aurkitzen naizela prozeduran parte ez hartzeko egoeretatik Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.2 c) artikuluan aurreikusitako horretan, hizpide dugun prozeduran interesa duen pertsona bat dela-eta.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta legez esleitutako eskudantziak erabilita,

EBATZI DUT:

Lehena.–Javier Azcona Zabaltza lehen alkateordearen esku uztea alkatetza honi dagozkion eginkizunak, hark abiaraz eta ebatz dezan Antzingo 1. poligonoko 217. lurzatia ixteko exekuzio aginduaren espedientea, aurkitzen bainaiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.2 c) artikuluan aurreikusitako egoeran.

Bigarrena.–Ebazpen hau igortzea interesdunari; osoko bilkurari jakinaraztea, egiten den hurrengo bileran; eta agintzea dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.”

Antzinen, 2016ko irailaren 9an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1610267