186. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

366/2016 EBAZPENA, irailaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Lizarrako Lizarra ikastolari 2016-2017 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa emateko baimena ematen diona.

Maiatzaren 16ko 168/2016 Ebazpenaren bidez, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programetarako deialdia egin zen, sare itunduko ikastetxeak sar zitezen, eta oinarriak ezarri ziren 2016-2017 ikasturtean emateko.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu, ingeleseko atal elebidunen programa Nafarroako Foru Komunitateko sare itunduko ikastetxeetan emateko onartutako ikastetxe berrien zerrenda onestea, horretarako sortutako batzordeak erabaki baitu aipatu deialdian ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lizarrako Lizarra Ikastolari baimena ematea 2016-2017 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa emateko.

Hezkuntza Departamentuak 2016-2017 programarako deialdian ezarritako baldintzetan eta oinarrien arabera ezarriko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta interesa duten zentroetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko irailaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1610329