1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 1930/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzearren hizkuntza komunitarioen jakintza-maila neurtzeko berariazko probetarako deialdia egin zen.
Argitalpen horretan (180. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 16koa) akatsak daudela oharturik, bidezkoa da zuzenketa egitea.
1.–Zazpigarren oinarria. Probak egiteko egunak; honela dioen tokian: “Idatzizko eta ahozko probak 2016ko ekainean eginen dira...”.
Honakoa behar du: “Idatzizko eta ahozko probak 2016ko azaroan eginen dira...”.
2.–Eskabide-orrian.
Honela dioen tokian:
“Parte hartu nahi dut martxoaren 7ko 579/2016 Ebazpenaren bidez dei egindako hizkuntza-maila egiaztatzeko azterketetan...”.
Honakoa behar du:
“Parte hartu nahi dut irailaren 5eko 1930/2016 Ebazpenaren bidez dei egindako hizkuntza-maila egiaztatzeko azterketetan...”.
Iruñean, 2016ko irailaren 16an.–Nafarroako Administrazio Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Eva Zarranz Alli.
Oharra: Eskabide-orria irailaren 16an zuzendu da.
Iragarkiaren kodea: F1610667