3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-637
Santos Munárriz Romeok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Santos Munarriz Romeo. Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena. Isurketa eginen den udal mugapea: Osinaga-Txulapain (Nafarroa).
Etxeko uren isurketak, gehienez ere, 120 m³-ko bolumena du urtean; lurrean iragaziko da (4. poligonoa, 18. lurzatia), putzu baten bidez, hobi septiko aurrefabrikatutik pasarazi ondoren.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko irailaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1610732