3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-958
Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea. Xedea: Anozko hondakin urak isurtzeko baimena. Ibilgua: Arakil ibaia. Isurketa eginen den udal mugapea: Ollaran (Nafarroa).
Lanen xedea hauek egitea da: sarrerako hustubidea, arazketa sistema eta irteerako hustubidea. Isurketaren bolumena 2.700 m³-koa izanen da urtean, eta Imhoff tankean tratatuko da, 100 biztanlerentzat kalkulatua.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko irailaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1610731