3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Ebroko Ur Konfederazioko buruaren ebazpena, Ebroko urtegia erregulatzeko 2016ko kanona onestekoa.
Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegia erregulatzeko 2016ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2016ko martxoaren 31ko bilkura).
Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2016ko maiatzaren 3an, Ebroko urtegia erregulatzeko 2016ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.
Horretarako, 2016ko maiatzaren 20an, 23an, 27an eta ekainaren 6an Errioxako, Zaragozako, Arabako, Burgosko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Ebroko urtegia erregulatzeko 2016ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:
1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan: 0,91827461 euro/hektarea.
2.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan: 4,59137306 euro/hektarea.
3.–kW/h energian, urtegia egin aurreko kontzesioa: 0,00057392 euro/kilovat orduko.
4.–kW/h energian, urtegia egin ondoko kontzesioa: 0,00114784 euro/kilovat orduko.
5.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduretan: 0,00057392 euro metro kubikoko.
6.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduretan: 0,00286961 euro metro kubikoko.
7. Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00028696 euro metro kubikoko.
8. Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,00286961 euro metro kubikoko.
2016ko ekainaren 23an amaitu zen jendaurreko epean, Ciener SAk eta Iberdrola Generación SAUk eta erreklamazioak aurkeztu zituzten, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Zuzendaritza Teknikoak haren gaineko txostena eman zuen.
Aurkeztutako erreklamazioak eta emandako txostenak baloratu ondoren, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) xedatutakoa ikusirik eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek Ebroko urtegia erregulatzeko 2016ko kanona onesteko ebazpena eman du; hauxe da xedapen zatian erabakitakoa:
“–Ciener SAk eta Iberdrola Generación SAUk aurkezturiko erreklamazioak ez onartzea eta espediente honen xede den Ebroko urtegiaren 2016ko erregulazio kanona onestea.
–Ebazpen hau Arabako, Burgosko, Errioxako, Nafarroako eta Zaragozako probintzietako aldizkari ofizialetan argitara ematea.
–Ebazpen hau jakinaraztea erreklamazio egileei, haren aurka aurkez ditzaketen errekurtsoen berri emanez.
–Erakunde honen Zuzendaritza Teknikora eta Ekonomia Zerbitzura igortzea, jakin dezaten.”
Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.
Zaragozan, 2016ko irailaren 1ean.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.
Iragarkiaren kodea: E1610570