1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
320/2016 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Purificación González Merchán andrea Aholkularitza Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Foru agindu honetan ezartzen den izendapena bitarte baterako da, Nafarroako Gobernuak 2002ko irailaren 16ko Erabakian ezarritakoarekin bat, haren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana. Toki Administrazioko zuzendari nagusiak proposatuko du Aholkularitza Bulegoa, dagokion deialdian sartu eta hura merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak –aipatutako erabakia betez– ezarritako egutegiari jarraikiz.
2016ko abuztuaren 29an Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINDU DUT:
1. Purificación González Merchán andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Aholkularitza Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko irailaren 13an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1610375