2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Atarrabian, 2016ko ekainaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1610389