2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa Hirigintzako Udal Planean, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko UU3 unitateari dagokiona. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, irailaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi du Eguesibarko Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa, Eguesko Kontzejuko hiriguneko UU3 unitateari dagokionez. Zehatzago, katastroko 12. poligonoko 25. lurzatiaren hirigintza araubidea aldatzen da partikularki. Lurzati hori Eguesko Kontzejuaren jabetzakoa da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, onesteko erabakiaren kontra, errekurtso hauek paratzen ahal direla: berraztertzekoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitalpen horretatik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Orobat, aldatzen den araudia dela-eta, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunean, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Sarrigurenen, 2016ko irailaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
ERANSKINA
Aldaketa Hirigintzako Udal Planean, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko UU3 unitateari dagokionez (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1610260