2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Herrilurretako lurzatien okupaziorako baldintza-agiria
Utergako Udalak, 2016ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Muruzabalgo ur hornidurako hodi nagusiarekin herrilurrak okupatzeko baimena, Iruñerriko Mankomunitatearen alde. Era berean onetsi diren baldintza-agirian eta proiektu teknikoan zehazten dira okupaziorako baldintzak, ibilbidea eta luzera, Utergako herrilurretako lurzati hauetan: mugape honetako landalurreko ondasunen Katastroko 1. poligonoko 743., 746. eta 1026. lurzatiak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Utergan, 2016ko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L1610271