2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko abuztuaren 12an hartutako erabakiarena. Haren bidez oinarriak onetsi ziren, ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritzako lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzen deialdian
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 315028.
Eskaerak aurkezteko epea: laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2016ko azaroaren 30a arte, hori barne.
Tuteran, 2016ko irailaren 15ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1610429