2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Akats zuzenketa herrilurra okupatzeko baimenaren espedientean, edateko ura tratatzeko putzuaren eta estazioaren jarduerari buruzko proiekturako
Edateko ura tratatzeko putzuaren eta estazioaren jarduerari buruzko proiekturako, Tuteran herrilurra okupatzeko baimenaren iragarkia 2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an. Hartan akats bat dela ikusi da lurzatiaren identifikazioari dagokionez.
Honako hau dioen tokian: “644. lurzatia”, poligono bereko “620. lurzatia” jarri behar du.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2016ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1610421