185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

XIX U.I.ko ZNO-1eko 5.3 lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-SEP-16 (6/CU).

«XIX U.I.ko ZNO-1eko 5.3 lurzatiaren xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB 2016-06-29) argitaratu zen 2016ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez.

Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2016ko abuztuaren 8ko txostena, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2016ko abuztuaren 18an eman txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea XIX U.I.ko ZNO-1eko 5.3 lurzatiaren xehetasun azterlanaren testu bategina, Julio Sánchez Vázquezek sustatua Promociones Urniza, S.L. ordezkatuz.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko irailaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana, XIX U.I.ko ZNO-1eko 5.3. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1610730