2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, laguntzen 2016ko deialdiarena, Alde Zaharreko eta I. eta II. Zabalguneetako eraikinak osorik berritzeko
Iruñeko Udaleko Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Zinegotzigo Delegatuak 2016ko irailaren 9an eman ebazpenaren bidez, diru-laguntzen hurrengo deialdia onetsi zen.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index) BDNS (Identifikazioa): 317283.
Laguntzen 2016ko deialdia, Alde Zaharreko eta I. eta II. Zabalguneetako eraikinak osorik berritzeko.
Deialdiaren xedea: Iruñeko udal mugapean, Eraikinak zaharberritzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantzaren 1. artikuluan agertzen diren jarduketak egiteko diru-laguntzen ematea arautzea. Hona hemen jarduketa horiek:
a) Hiriko Alde Zaharrean egiten diren zaharberritze eta eraberritze obrak (ordenantzaren II. Tituluan agertzen denaren arabera).
b) Hiriko I. eta II. Zabalguneetan egiten diren zaharberritze eta eraberritze obrak (ordenantzaren III. Tituluan agertzen denaren arabera).
Deialdiko gehieneko kopurua, guztira: 1.421.000 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: deialdiaren G atalean zehazten dena.
Onuradunak: deialdiaren D atalean zehazten direnak.
Iruñean, 2016ko irailaren 9an.–Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi delegatua, Joxe Martin Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: L1610510