185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Herrilurretako lurzatien aprobetxamendua

Udal honek herrilurretako lurzatien aprobetxamendua arautzeko onetsi duen ordenantzaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat, herritar interesdunak gonbidatzen dira lehentasunezko aprobetxamenduko edo esleipen zuzeneko eskaera aurkeztera (lurzati libreak eta olibadia), zortzi egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal bulegoetan aurkeztu ere, bertako Idazkaritzan emanen zaien eredu ofiziala erabiliz.

Nekazaritzako lanak taldean egitea errazteko, amankomunean eskatzen ahalko dira loteak.

Oteitzan, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1610553