2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Ordenantza fiskala, Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituena, 44. ordenantza. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, gehiengoaren bidez erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 44. ordenantza.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.
Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.
Noain Elortzibarren, 2016ko irailaren 14an.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1610381