2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2016ko ekitaldiko udal aurrekontuko aldaketen espedientea. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.
Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2016ko irailaren 14an.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1610380