185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako
determinazio xehakatuetan. Behin betiko onespena

Mendigorriko Udalak, 2016ko ekainaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, abeltzaintza intentsibo eta estentsiboko eraikinen materialen ezaugarriei buruzkoa.

Espedientea jendaurrean paratu zen hilabetez, iragarkia Udalaren ediktu oholean eta 2016ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 7an, argitaratuz.

Espedientea jendaurrean egonda, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Mendigorriko Udalak, 2016ko irailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi du aldaketa.

Eta horrela ager dadin eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mendigorriko Udalaren ediktu oholean argitara dadin, honako hau egin da.

Mendigorrian, 2016ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

ERANSKINA

Hirigintza arauetako 4.3.2. artikuluaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1610678