1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
101/2016 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, José Carlos Pequeño Gutiérrez jauna, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuko Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. José Carlos Pequeño Gutiérrez jauna, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuko Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoko burua, kargutik kentzea.
2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko irailaren 13an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1610386