2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
3/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
3/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu gehikuntza.
DIRU-SARRERAK:
–Egiazki bildutako diru-sarrera berri edo handiagoak. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.
- 1.34300. Udal igerilekuetako abonuak saltzea. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 3.000,00 euro.
GASTUAK:
–1.3420.22740 kontu-saila. “Igerilekuetako abonuen salmentaren %50”. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.
Gastua guztira: 3.000,00 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Elizagorriko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Elizagorrian, 2016ko irailaren 14an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1610367