2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Kredituen 1. aldaketa 2016ko aurrekontu orokorrean. Behin betiko onespena
2016ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an, 2016ko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeko 1. espedientea hasiera batean onesten duen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Erabakitzen den kreditu aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidez:
1. aldaketaren espedientea
Aurrekontuko kontu-sailak
GASTUAK:
Dotazioa gehitzen zaion aurrekontuko kontu-saila:
1-4121-69000.–Baso lanak: 6.372,05 euro.
FINANTZAKETA:
1-1510-60900.–Biltegiaren eraikuntza: -3.686,39 euro.
1-7508002.–Diru-laguntza, baso lanak: 2.685,66 euro.
Iturenen, 2016ko irailaren 15ean.–Alkatea, M. José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1610410