2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Borondatezko birzatiketa proiektua eta kudeaketako hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena 1. poligonoko 30. lurzatia
Iturengo Udalak, 2009ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea borondatezko birzatiketa proiektua eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, laga beharreko hirigintza aprobetxamenduaren %10 eskudirutan konpentsatzeko, Iturengo 1. poligonoko 30 lurzatiaren eremuan; sustatzaileak Maite Ariztegui Sansiñena eta Nekane Ariztegui Sansiñena dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Iturenen, 2016ko irailaren 15ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1610409