185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa, udal plan orokorraren determinazio xehakatuetan. Behin betiko onespena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat ezarritakoa bete beharrez, Udalak xedatu du argitaratzea Ibargoitiko hirigintza planeamenduko arauen determinazio xehakatuetako aldaketa, 65. artikulua. Xedea da lurzoru urbanizaezinetako eraikinen gehieneko garaiera handitzea. Aldaketa Jesús Esparza Valenciak sustatu du. Hasierako onespena 2016ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an. Inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi zen, Udalak 2016ko irailaren 7ko osoko bilkuran erabakita.

Horiek horrela, hemen hitzez hitz txertatzen da hirigintzako aldaketaren testua.

Ibargoitin, 2016ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

ERANSKINA

Aldaketa hirigintzako araudiaren 65. artikuluan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1610577