185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Mikel Gurea karrikako xehetasun azterlana Gesalazko Garisoainen. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Garisoaingo Mikel Gurea karrikako xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da, bertzerik gabe.

Gesalatzen, 2016ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1610422