185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa Udal Planean, Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 33. artikuluari dagokionez. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 33. artikuluan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea bi hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Muetzen, 2016ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1610378