2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Akats zuzenketa, Lagunak Udal Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuen onespen iragarkian
2016ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen Lagunak Udal Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuen onespen iragarkia. Hartan, 14. artikuluaren testuan, udal ordezkaritzari buruzkoan, akats bat dela ikusirik, jarraian testu zuzena argitaratzen da:
“Zinegotzi bat eta haren ordezko zinegotzi bat udal talde bakoitzeko, Udalak osoko bilkuran izendaturik, bakoitzaren udal taldeak proposatuta. Ordezkoa arituko da kargua hutsik badago, edo titularra kanpoan edo eri badago, edo titularrak eskuordetu ondoren, edo ordezteko egoera frogatzen bada”.
Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.
Barañainen, 2016ko irailaren 14an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray
Iragarkiaren kodea: L1610382