185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE MANKOMUNITATEA

Familia langile izateko deialdian, izangaien behin betiko zerrenda. Onespena

2016ko irailaren 16an Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak honako ebazpen hau onartu du: (29/2016) familia langile izateko lanpostu baten deialdia; oposizio-lehiaketara aurkeztutako izangaien behin betiko zerrenda.

2016ko irailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, familia langile izateko lanpostu baten deialdiko pertsona onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen. Alegazioak aurkezteko epea bukatuta eta alegaziorik ez dela egon egiaztatu ondoren, onartuak eta baztertuak izan direnen behin betiko zerrenda onetsi behar da.

Beraz, honako hau ebatzi dut:

1. Onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ondoko hau da:

M.ª JESUS ARIZTIMUÑO CANFLANCA

OLAIA SALAVERRIA LARRARTE

MAITE ILARREGUI MANJARREZ

ALBA EQUIZA GOÑI

INMACULADA JACA GOÑI

MARIA ECHEVERRIA BARBERENA

SAURA GANUZA PELEGRIN

MILAGROS LASARTE CABEZON

CARMEN SAIZAR TELLECHEA

M.ª FRANCISCA BARRIOLA SARALEGUI

MIRARI OTEGI GOIKOETXEA

OIHANE ZUGARRAMURDI ZUBIETA

2. Baztertuak:

Juan Francisco Santos Huertos, 3.3. oinarriaren a), b) eta c) puntuetan eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

3. Oposizioko lehen eta bigarren ariketak 2016ko irailaren 30ean eginen dira, ostiralarekin, lehenengoa 13:00etan eta bigarrena 16:00etan, Leitzako Erleta Eskolan (Amazabal kalea 36, Leitzan).

Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.

Azterketara agertzen ez direnak edo beren nortasuna lehen adierazi bezala frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Leitzan, 2016ko irailaren 16an.–Lehendakaria, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1610707