1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena. Viana I. ureztalurra.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 51. artikuluan xedatutakoa betez, behean aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da, jendea hartzeko orduetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Iruñeko González Tablas kalea, 9), Vianako udaletxean eta Nafarroako Gobernuko Irekiaren helbidean: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos-de-participacion/propuestas-gobierno/proyecto-ampliacion-del-regadio.Jendaurreko aldia hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe horretan edozein interesdunek espedientea kontsultatu eta, hala badagokio, egokiak iruditzen zaizkion alegazio, iradokizun edo oharrak egiten ahalko ditu.
Aditzera ematen den egintza: Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Jarduera: Viana I. ureztatzaileen komunitatearen ureztalurra handitzea. Sustatzailea: SAT Virgen de Cuevas 722-NA. Udalerria: Viana.
Iruñean, 2016ko irailaren 12an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1610294