185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

417/2016 EBAZPENA, irailaren 13koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Puiuko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 5/2016 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 186/2016 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta aurkeztutako alegazio bakarra ebatzi zen, ebazpen horren azalpen-zatian adierazitakoaren arabera.

2. poligonoko 6. lurzatiko PU-04 finka okupatzeko akta sinatzeko deia egiten duen ebazpena banaka jakinaraztea ezinezkoa izan da, jabea nor den ez jakiteagatik.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 52. artikuluan xedatutakoarekin bat, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 15eko 38/2015 Foru Aginduaren bidez emandako eskudantziak erabiliz, eskumen batzuk Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren esku uzten baititu,

EBATZI DUT:

1. Fiskaltzari, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Puiuko alkate-udalburuari dei egitea, 2016ko urriaren 6an, 10:00etan, bertako herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Alexia Mauleón Goñi eta María Dolores Reyero Santamaría izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Cándido Echarri Lacunza Administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Puiuko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da; adieraziko da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

6. Era berean, aurrekoa Fiskaltzari ere jakinaraziko zaio, titular ezezaguna duten finkei dagokienez Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Iruñean, 2016ko irailaren 13an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1610336