185. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2016 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, Nerea Álvarez Arruti andrea izendatzen duena Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Plangintzaren eta Programen zuzendariorde.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko dituela zuzendariordetzen titularrak eta baita kargutik kendu ere, foru dekretu baten bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko irailaren 14an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nerea Álvarez Arruti andrea izendatzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Plangintzaren eta Programaren zuzendariorde.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko irailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1610417