182. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

19/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi da Buñuelgo Udaleko 2016ko aurrekontuan 19. aldaketa egiteko espedientea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, abuztuaren 23an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

19. aldaketa.–92503-622000 kontu-saila. “Atari berria eta aldapa Eskola Zaharretako patioan”. Kreditu gehikuntza, 4.500,00 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatua.

Buñuelen, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1610338