182. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

18/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi da Buñuelgo Udaleko 2016ko aurrekontuan 18. aldaketa egiteko espedientea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, abuztuaren 23an, jendaurrean egoteko epea iragan baita herritarrek edo interesdunek horren gaineko erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa hauek behin betiko onetsirik gelditu dira. Hona hemen:

18. aldaketa.–34201-13110 kontu-saila. “Igerilekuetako aldi baterako lan-kontratudunen lansaria”. 8.000,00 euroko kreditu berezia, “Igerilekuen mantentze-lanetako zerbitzua” izeneko 34201-22740 kontu-sailaren kargura finantzatua, 8.000,00 euroko kreditu transferentzia bidez.

Buñuelen, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1610335