182. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2016ko irailaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Alesbesko Udalaren 2016ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1610347