182. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: Calderería del Norte SL Caldenor. Jarduera: metalezko egiturak fabrikatzea eta galdaragintza. Tokia: Noaingo Talluntxe industrialdeko A-28 eta B-33 nabeak; 2. poligonoko 736-648. lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2016ko irailaren 14an.–Jarduneko alkatea, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1610353