182. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Murietako Udalak, 2016ko uztailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen 2/2016 aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean; erabakia 2016ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsi da 2/2016 zenbakiko aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan. Hona hemen:

2/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu-osagarria, epe luzeko maileguaren amortizazio partzialerako

GASTUETAKO kontu-sail goititua

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA
(euroak)

0110-9130002

Rural Kutxako amortizazioa, 2002

59.538,57

GUZTIRA, GASTU GOITITUAK

59.538,57

Hura finantzatzeko DIRU-SARREREN kontu-saila:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA
(euroak)

870

Diruzaintzako gerakina

59.538,57

GUZTIRA

59.538,57

Murietan, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1610344