182. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Ezkontza zibila egiteko ahalmena bertze baten esku uztea

Longidako Udaleko alkateak, 2016ko irailaren 12an emandako ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

Ikusirik 3/2016 espedientea, 2016ko irailaren 30ean ezkontza zibila egiteko, eta ezkondu beharrekoek agertu duten nahia, zeremoniaren buru Santiago Del Río Lorea Udalbatzako zinegotzia izan dadin.

Ikusirik Kode Zibilaren 51. artikulua, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuaren 43. artikulua eta ondokoak eta 114. artikulua eta ondokoak,

EBATZI DUT:

1. 2016ko irailaren 30ean eginen den 1/2016 ezkontza zibilaren gidaritza Udaleko zinegotzi Santiago Del Río Lorearen esku uztea.

2. Eskuordetze honek indarra hartuko du ebazpen honen biharamunean.

3. Ebazpen hau Santiago Del Río Lorea zinegotziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, baita ezkondu beharrekoei ere.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.

Longidan, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1610307