2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, 2016ko bigarren seihilekoa
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016. urteko likidazioa onetsi dela, balorazio txosten berriko zerga-oinarriei eta 2016ko bigarren seihilekoko bigarren zatiketari dagozkion kuotei jarraituz.
Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren bigarren seihileko honetako borondatezko ordainketa epea ezarri da: 2016ko urriaren 10etik 2016ko azaroaren 10era, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2016ko azaroaren 10ean kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Caparroson, 2016ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1610286