2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Mairagako Mankomunitatearekiko lankidetza hitzarmena
Caparrosoko Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Mairagako Mankomunitatearen esku uztea Caparrosoko Soranal eta Guindul kaleak zolatzeko lanak egiteko kontratazio espedienteen kudeaketa administratiboa. Horretarako behar den lankidetza hitzarmena onetsi zuen eta bi entitateek 2016ko abuztuaren 12an sinatu zuten.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Caparroson, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1610285