2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2016ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 28/2016 eta 29/2016 espedienteak. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2016ko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 28/29 eta 29/2016 espedienteak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2016ko abuztuaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.
28/2016 espedientea.
Gastu goitituak:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1 4121 6900004 | Hobekuntzak mendi-pistetan | 31.402,58 euro |
GUZTIRA | 31.402,58 euro |
Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen kargura finantzatuko dira:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
| Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 31.402,58 euro |
GUZTIRA | 31.402,58 euro |
29/2016 espedientea.
Kreditu berezia:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1 2419 1310002 | 30 urtetik beherako langabeen kontratuak | 22.803,00 euro |
1 2419 1600002 | 30 urtetik beherako langabeen kontratuen Giz. Seg. | 7.377,00 euro |
GUZTIRA | 30.180,00 euro |
Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen kargura finantzatuko dira:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1 2311 4630001 | Mankomunitatearen ekarpena, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak | 22.680,00 euro |
1 4511002 | NEZen diru-laguntza 30 urtetik beherakoentzat | 7.500,00 euro |
GUZTIRA | 30.180,00 euro |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1610282