4. PROZEDURA JUDIZIALAK
DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 66/2016 prozedura
Natividad Arregui Urizar andrea, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: José Ignacio Irizar Hiller jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Seguridad Empresarial Navarra SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren lan arloko 66/2016 prozedura arruntaren autoetan, honako hau eman da:
224/2016 epaia.
Donostian, 2016ko ekainaren 3an.
Carlos Tulio Rodríguez-Madridejos Murcia jaunak, Donostiako Lan Arloko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta bideratu diren 66/2016 autoak aztertu ditu. Auzian aritu dira, alderdi demandatzaile gisa, José Ignacio Irizar Hiller jauna, Pérez legelari andreak lagundua, eta alderdi demandatu gisa, berriz, Seguridad Empresarial Navarra SL merkataritzako enpresa eta Soldatak Bermatzeko Funtsa, judizioan agertu ez direnak legez zitaturik egon arren. Ondokoa kontuan hartuta,
Epaitza:
Baiesten dut José Ignazio Irizar Hiller jaunak Seguridad Empresarial Navarra SL merkataritzako enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, beraz, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 300 euro ordaintzera, gehi dagokion berandutze-errekargua.
Soldatak Bermatzeko Funtsa erreklamatutako soldaten zenbateko horren ordainketaren erantzulea izanen da, Langileen Estatutuaren 33. artikuluan aurreikusi bezala.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie irmoa dela eta haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.
Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Seguridad Empresarial Navarra SLri epaiaren legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Donostian, 2016ko irailaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, Natividad Arregui Urizar.
Iragarkiaren kodea: J1610154