181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03433 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Harri Lan SL.

I.F.Z. zenbakia: B 31183742.

Helbidea: Oharriz auzoa, Lekaroz 31795-Baztan (Nafarroa).

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Artesiaga-1/0100/210.

Eskatutako emaria: 0,55 l/s-koa.

Tokia: Oharriz.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: makinak hoztea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Artesiagako errekako ura motoponparen bidez hartu eta 70 m³-ko biltegi bateraino jasoko da. Biltegitik harria ebakitzeko diskoetara ponpatzen da, eta erabilitako ura beste biltegi batean bildu, gero dekantagailutik pasa, eta berriz hasierako biltegira itzultzen da, zirkuitua ixteko horrela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko irailaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1610403