3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03446 NL/br espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Saldiasko Udala.
I.F.Z. zenbakia: P 3121300B.
Helbidea: San Juan plaza, z.g. - 31747-Saldias (Nafarroa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Ezkurra 1.0100.170.
Udalerria eta probintzia: Saldias (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea da Ezkurra ibaitik ateratzea bertan pilatutako legarra eta zuhaitzak kentzea Zubiberri zubitik ibaian gora, traba horiek ura ezkerralderantz desbideratu eta zubiko estribuaren oinarria eramatea zea eragin dutelako. Kenduko diren legarrak ezkerraldeko ibai-ertzean jarriko dira, urak zubi azpiko bidera itzul daitezen.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Saldiasko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko irailaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1610402