2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko ekainaren 16ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2016ko plantilla organikoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Urrotz Hirian, 2016ko irailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Pedro María Martínez Juango.
Iragarkiaren kodea: L1610208