181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

1/2016, 2/2016, 3/2016, 4/2016 eta 5/2016 aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2016, 2/2016, 3/2016, 4/2016 eta 5/2016 espedienteak, hain zuzen ere kreditu bereziak sortu baitira.

Iragarkia 2016ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu berezia.

GASTUAK:

15100-6390001. “Udal Planaren berrikuspena”: 181.500,00 euro.

FINANTZAKETA:

75080 “Udal Planaren berrikuspenerako diru-laguntza”: 145.000,00 euro.

8700000. “Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina”: 36.500,00 euro.

2/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu berezia.

GASTUAK:

17100-6220001. “Hilerriko parkea”: 145.200,00 euro.

FINANTZAKETA:

8700000.“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 145.200,00 euro.

3/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu berezia.

GASTUAK:

45400-6190005. “Abeltzaintza poligonorako bidea”: 24.200,00 euro.

FINANTZAKETA:

8700000. “Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina”: 24.200,00 euro.

4/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu berezia:

GASTUAK:

16230-6210001. “Gune garbia obra hondakin eta materialetarako”: 12.100,00 euro.

FINANTZAKETA:

8700000. “Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina”: 12.100,00 euro.

5/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu berezia.

GASTUAK:

93300-6820001. “Ubideak garbitzea maisu-maistren etxebizitzetan”: 7.260,00 euro.

FINANTZAKETA:

8700000. “Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina”: 7.260,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2016ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1610293