181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2016ko irailaren 9a. Sustatzailea: Alicia Garbayo Garcia. Jarduera: hegaztitegia (12.000 oilo, landakoak) (ezartzea). Tokia: hirigunetik kanpo, Plana de Malayeto alderdian (sarrera NA-6900 Cascante-Fitero 12,150 kp-Camino Casilla de Silurgio) (48. poligonoko 30, 33 eta 34. lurzatiak) (Erreferentzia: 000136/2016).

Tuteran, 2016ko irailaren 9an.–Zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1610310