2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
2016ko aurrekontuko 10. eta 11. aldaketak. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2016ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 10/2016 eta 11/2016 aldaketak 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Hasierako onespen iragarkia 2016ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen abuztuaren 25ean, eta jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu dira aurrekontuko aldaketa horiek. Hona hemen haien laburpena, kapituluka:
Aurrekontuko 10/2016 aldaketa: kreditu berezia.
Gastuen aplikazio goitituak:
–6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.686,62 euro.
Finantzaketa: Gastuen aplikazio beheititua:
–2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.686,62 euro.
Aurrekontuko 11/2016 aldaketa: kreditu berezia.
Gastuen aplikazio goititua:
–2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 4.500 euro.
Finantzaketa: Gastuen aplikazio beheititua:
–2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 4.500 euro.
Ribaforadan, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1610314