181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Ibilgailuen joan-etorria arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2016ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea artikulu batzuetako aldaketak, Garesko udal mugapean ibilgailuen joan-etorria arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da aldaketa Garesko udal mugapean ibilgailuen joan-etorria arautzen arautzen duen udal ordenantzan, eta aldatutako artikuluen behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1610299