181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Herrilurraren desafektazioa

Garesko Udalak, 2016ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren bi heren zituela:

1. Hasiera batean onestea Garesko Udalaren katastroko 2. poligonoko 489. lurzatiaren desafektazioa, linea elektrikoa aldatu ahal izateko, hain zuzen ere lurperatuz. Desafektazioaren xedea da linea lurperatu ahal izatea.

2. Onestea herrilur hori lagatzeko baldintzen agiria, linea elektrikoaren bide zortasuna ezartzeko kanalizazioan zehar, eta mantentze lanetarako edo inspekziorako bide zortasuna ezartzeko ere bai. Obrak egiteko aldi baterako okupazioaren ondoriozko ukipenak aurreikusten dira.

3. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarriarekin bat, espresuki ezarri da herrilur hori herri Udalaren ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.

4. Jendaurrean egotea hilabeteko epean, Udalaren iragarki oholean jarrita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

5. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Garesen, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1610283