181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

1 eta 2. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena Virgen del Castillo Zahar Etxea

2016ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2015eko aurrekontu orokorrean 1 eta 2. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa:

GASTUAK:

–Kreditu berezia:

6. kapitulua: 16.500,00 euro gehiago.

Gastuen aurrekontuko gehikuntza: 16.500,00 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 16.500,00 euro egiten duena.

Diru-sarreren aurrekontuko gehikuntza: 16.500,00 euro.

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa:

GASTUAK:

–Kreditu berezia.

6. kapitulua: 2.160,00 euro gehiago.

Gastuen aurrekontuko gehikuntza: 2.160,00 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 2.160,00 euro egiten duena.

Diru-sarreren aurrekontuko gehikuntza: 2.160,00 euro.

Miranda Argan, 2016ko irailaren 12an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1610305