2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
6/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an, 2016ko aurrekontuan 6. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.
Gastuen kontu-saila:
6190001-15320-1. “Legardako Amabirjina oinezkoentzako pasealekua”, 10.000,00 euro.
Finantzaketa: kreditu transferentzia, kontu-sail honetatik:
1-33000-6220000. “Aurrekontu parte-hartzaileak”, 10.000,00 euro.
Mendabian, 2016ko irailaren 13an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1610318